Ignacio de Loyola

Jesusen Konpainiaren sortzailea eta autore espirituala. 1491an jaio zen (urriak 23 baino lehenago) Loiolako oinetxean, Azpeititik hurbil (Gipuzkoa) eta Erroman hil zen 1556ko uztailaren 31n.

Iñigo Lopez de Loyola (ez Recalde) zuen izena. Dena den, ia ez zuen Lopez deitura erabili eta euskarazko Iñigoren ordez Ignacio izena hartu zuen 1537-1542 bitartean. Bere gurasoei esker (Beltran Yañez de Oñaz y Loyola jauna eta Marina Saenz de Licona y Balda andrea) Gipuzkoa eta Bizkaiko jatorri zaharreneko noblezia ezagutu zuen. Hala, bere arbasoetako batzuk Gaztelako erregeen arma-zerbitzura izan ziren (behin baino gehiagotan Nafarroako monarken aurka), eta Goi Erdi Aroko mendetan zehar herrialdea suntsitu zuten bandokideen borroka ankerretan ere parte hartu zuten. Horri dagokionez, historiak Gil Lopez de Oñaz eta Juan Perez de Loyolak bere bost anaiekin 1321ko Beotibarreko borrokan izan zuten egiteko garrantzitsua nabarmentzen du; une horretatik aurrera familiaren hegoaldearen eta Gaztelaren aldeko jarrera aldatu egin baitzen. Haien hurrengo oinordekoak, Beltran Yañez de Loyolak, halaber, Andaluziako mairuen aurkako muga-borroketan parte hartu zuen. Horrela, argi geratu zen, Gaztelako nobleziarekin zituen loturak tarteko, familiak Gaztelaren geroarekin izan zuen kezka. Azkenik, Ignacioren aitonak (Juan Perez de Loyola), 1457an Enrique IVak Gipuzkoako herrien anaitasunaren aurka lehiatu ziren ahaide nagusien aurka ezarri zuen deserritze luzea jasan zuen mairuen mugetan, eta errege beraren aginduz erauzi zen Loiolako dorre handi trinkoaren gainean adreiluz, arkuz eta kutsu mudejar nabarmena zuten trazuz osatutako gorputza altxatu zen. Iñigo zazpigarren eta azken semea izan zen, eta, dirudienez, bere aitaren (Beltran jauna) lehendabiziko asmoa semea ibilbide eliztarrean barneratzea zen. Hala, ez dirudi gertagaitza, semeak tontsura Azpeitian bertan jaso izana. Edozein kasutan ere, zalantzarik gabe semea jaioterrian arnasten zen giro fededun eta erlijiosoan hezi zuten hamabi edo hamahiru urte bete zituen arte. Horrez gain, urte horietan zehar, lurraldeko usadio eta ohituren jabe egin zen. 1506 inguruan Iñigo Arevalora joan zen (Gaztela) morroi modura, 1495az geroztik Errege Katolikoen kontulari nagusi zen Juan Velazquez de Cuellarren zerbitzura. 1517an kontulariak kargua utzi zuen arte, Loyolatarren seme txikienak Gortearen giroa ezagutzeko aukera izan zuen Arevalo eta Valladoliden. Halaber, oso gainetik izan bazen ere, Errege Katolikoen eta haien kontseilarien inguruan sortu zen giro literario eta musikalean murgiltzeko aukera izan zuen. Edozein modutan ere, badakigu Iñigok bere idazkera landu zuela Arevalon "oso eskribau on" izatera iritsi zen arte. Orobat, badakigu San Pedroren omenezko poema baten errima osatu zuela eta ordu txikitan musika lardaxkatzen zuela. Era berean, ordukoa da zaldun-liburuekiko zaletasuna, eta, bereziki, Amadis de Gaularen 1508ko moldapenarekiko zaletasuna, Ignaciok berak Camarari egindako memorietan aipatu zuenez "haiek goitik behera ulertu" arte.

Gortearen giro espiritualean (Amadisen gertatzen zen bezala) fede katolikoaren gorespena estu lotuta zegoen "emakumearen idealizazio faltsuarekin, gurtza sakrilego eta ezinezko baten idolo hauskorra bilakatua" Menendez y Pelayok aipatzen zuenez. Giro horrek Iñigok urte horietan izandako bizimoduaren zenbait ezaugarri islatzen ditu. Ezagun dira 1512-1515 bitartean jaioterrira egindako bisitetan erakutsi zituen bekatuzko ibilerak eta, haien ondorioz, azken urte hartan (1515) Azpeitian eta Iruñean Iñigoren eta bere anaia Pero Lopez elizgizonaren aurkako prozesu bat ireki zen. "Munduko handikeriak atsegin zituen gizona", "bereziki armak maneiatuz gozatzen zuena, ohorea erdiesteko desira handi eta hutsalarekin". Horrelaxe hitz egiten zuen Iñigok bere buruaz urte batzuk beranduago, bizitzako sasoi hura gogora ekartzen zuenean. Aita Lainezek, aldiz "haragiaren grinak zirikatu eta gailendu zuen gizon" modura aurkeztu zuen Ignacio. 1517an Juan Velazquez de Cuellar kontularia kargugabetu zutenean, Iñigo Nafarroako Antonio Manrique de Lara erregeordearen (Najerako dukea) zerbitzura igaro zen. Erregearen ejertzitoko buruzagi izan zela esan izan den arren, ez zen lan horietan ibili. Najerako dukea bere ahaide eta bere bando oinaztar eta beaumontarraren senide zen eta Iñigo haren jentilgizon izan zen. Lan horretan, Iñigok Komunitateen gudan (1520) Najera eta Gipuzkoaren plangintzan parte hartu zuen zuhurtziaz eta espirituzko maisutasunez, eta, hurrengo urtean, Foix eta Labriteko tropa franko-agaramontarrak Iruñea berreskuratzen ahalegindu zirenean, hiriaren zitadelan ezkutatu zen. Bertan larriki zauritu zen 1521eko maiatzaren 20an. Loiolako oinetxean luze egon zen eriondoan eta Iñigok zaldun-liburu batzuk eskatu zituen denbora irakurtzen emateko, baina senitartekoek ez zuten haiek eskuratzerik lortu. Orduan, Flos Sanctorum eta Vita Christi de Ludolfo de Saxonia irakurri zituen. Liburu horiek irakurri zituenean aldartea aldatu eta liburu horietan deskribatzen zen Kristoren zaldun bikain izateko grina sartu zitzaion. Behin osatu zenean, errege berriarekiko maitasunak bultzatuta, Lurralde Santuaren erromesaldia hasi zuen. Hala, 1522ko otsailean irten zen etxetik, mando baten gainean zaldun. Lehenik eta behin Arantzazuko Andre Mariaren santutegira (Gipuzkoa) joan zen eta handik Montserrateko santutegira. Han, armen beila mistiko bat egin ostean Jesusen zaldun egin zen Andre Mariaren aurrean; gaztetako ametsetako dama lurtarra ordezkatzera etorritako dama zerutiarra. Manresara jaitsi zen egun batzutako egonaldia egiteko asmoz, Bartzelonara jo eta itsasontziz Lurralde Santuetara abiatzeko une egokiaren zain. Baina ezusteko gertaera batzuen ondorioz hamar hilabetez luzatu zen egonaldia. Tarte horretan haitzulo batean bizi izan zen eta laztasun handienak ezagutu zituen. Han Katolizismoaren mistikorik handienetakoa bilakatu zen. Era berean, Espirituzko Jardunkizunei buruzko lanean aszetikaren maisu handia zela erakutsi zuen. Lan haren zatirik handiena han taxutu zuen, nahiz eta gero Alcalan, Parisen, Venezian eta Erroman borobildu zuen (1522-1541).

Adituen arabera, bi liburu txiki izan zituen lagun bizitzako une garrantzitsu haietan: Alde batetik, bizitza espiritualaren Jardunkizunak. Montserrateko abadeak (Garcia de Cisneros) idatzitako liburua, San Bernardo, victorino eta Debozio modernoaren maisu flamenkoetan oinarritua. Beste alde batetik, Jesukristoren Imitazioa irakurri zuen, Tomas de Kempisena. Ignaciok, beraz, ez zuen tradizio espiritualarekin apurtzeko asmorik, aitzitik, Erdi Aroarekin barneko lotura eginez oinarri sendo eta segurua bilatzen zuen. Irakurketa horietatik bi ondorio atera zituen: lehenik eta behin, bizitza santua ez dela penitentziazko kanpo jarduerak gauzatzea, Jaungoikoaren misterioari eta Kristoren bizitzari buruzko gogoetak direla benetako errukizko "jardunak", eta bihotza araztea eta Jaungoikoaren borondateari apaltasunez men egitea direla helburu garrantzitsuenak; bigarrenik, barne-bizitza metodikoki antolatzen ikasi zuen, unez uneko fantasiarentzat eta debozioaren arbitrariotasunarentzat zirrikiturik utzi gabe. Modu horretan otu zitzaion espirituzko jardunkizunetan egituratzen den sistema bat antolatzeko ideia; horretarako, funtsean, Manresan bizi izan zituen esperientzia pertsonalak izan zituen oinarri. 1523ko hasieran Bartzelonara jo zuen Erromara eramango zuen itsasontzia hartzera. Apirilaren erdialdera Gaetara iritsi zen eta oinez egin zuen gainerako bidea; limosna eskatuz elikatzen zen. Adriano VIak Lurralde Santura joateko lizentzia eman ostean, gisa hartan hartu zuen Veneziaranzko bidea. Venezian Lurralde Santura eramango zuen itsasontzia hartu zuen eta 1523ko irailaren 4an iritsi zen Jerusalemera. Leku Santuetan hartu nahi zuen ostatu baina ez zioten hartarako baimenik eman, horren ondorioz, ikasten jarraitzea erabaki zuen arimei hobeto laguntzeko eta apostolutzako lagunekin elkartzeko asmoz. 1524ko otsailean edo martxoan Bartzelonara itzuli zen. Han latina ikasten hasi zen eta 1526ko udaberrian egindako azterketa batekin bukatu zituen ikasketa haiek. Urte horretako apirilean Alcala de Henaresera bidaiatu zuen. Dirudienez han ez zen eskolara joan, aitzitik, logika, fisika eta teologia eskola partikularrak jaso zituen eta, aldi berean, haurrei kristau-ikasbidea irakasteari eta Espirituzko Jardunkizun batzuk gauzatzeari ekin zion. Gogargietsiak egitearen susmagarritzat hartuta espetxean sartu zuten eta bi prozesu hasi zituzten bere aurka. Horren ondorioz, hiru urteko epean predikuak emateko eta irakasteko debekua ezarri zitzaion. 1527ko uztailean Salamancara bidaiatu zuen eta han ere espetxean sartu eta espedientea ireki zitzaion. Baina, egun batzuetara askatu egin zuten epaileek ez baitzuten inolako errurik ikusi ez bere bizitzan ezta bere doktrinan ere.

Espainian jartzen zitzaizkion eragozpenekin haserre, Iñigok Pariseko Unibertsitatera joatea erabaki zuen. Oinez hasi zuen bidea (1527ko iraila) eta 1528ko otsailean iritsi zen Frantziako hiriburura. Hurrengo urteko abuztura arte latinerazko ezagutzak sakonago jorratzeari ekin zion eskolastika zorrotzena garatzen zuen Montaigu ikastetxean. Geroago humanismoaren korronteak gehixeago lantzen zituen Santa Barbara ikastetxera jo zuen eta filosofia ikasi zuen 1534an maisutza gradua eskuratu zuen arte. 1533an teologiaren laurtekoarekin hasi zen, baina 1535eko martxoan ikasketak utzi behar izan zituen etxera itzuli eta jaioterriko haize artean osasun egoera makaldua iraultzeko xedez. Ordurako Loyolak lehenengo lagun handiak egin zituen (Fabro, Francisco Xabier, Lainez, Salmeron, Bobadilla, Rodrigues) eta Jardunkizunen bidez Jaungoikoari zerbitzu handiena emateko desira bizia (eta ez besterik) kutsatu zien. Haiek lagundu zioten Iganciori 1534ko abuztuaren 15ean Montmartren pobretasun-eta garbitasun-botoa gauzatzen eta Jerusalemerako peregrinazioa egiten, han fedegabeak elizaratzeko; azken helburu hori lortzen ez bazuen apostolutza jorratuko zuen Kristoren bikarioak eskatzen zuen lekutan. Dena den, Iñigok momentuz (1539ra arte) Ordena berri bat sortzeari muzin egin zion, ez (axolagabeki esan den moduan) nolabaiteko espiritu erasmista batek bultzatuta, baizik eta molde berriko apostolutza ideia gauzatzea ekidingo zion arau zaharren bat ezarriko zioten beldurrak jota. Edozein modutan ere, Iñigo Azpeitian bizi izan zen 1535eko apiriletik urrira bitartean, osasuna berreskuratzeko apetaz gain, jaioterriko ingurumarian gaztaroan hartu zuen ospe iluna konpontzeko asmo sekretuak bultzatuta. Hala, herrian egin zuen egonaldi laburrean uko egin zion bere oinetxean ostatu hartzeari, hala, Magdalenako ospitalean hartu zuen ostatu eskaleen artean. Limosna bizimodu gisa hartuz eta herrikideen artean konbertsio hitza zabalduz. Azpeitiatik Veneziara jo zuen Iñigok. Han zain zituen lagunak elkarrekin Lurralde Santurantz abiatzeko. 1536ko amaiera aldera iritsi zen hara eta lagunak heltzen ziren bitartean, bere kasa teologia ikasteari eta nolabaiteko sona zuten eliztar eta sekularren artean Espirituzko Jardunkizunen apostolutza gauzatzeari ekin zion.

Parisen hitzordua jarri zuten lagunekin elkartu ostean (1537ko urtarrila) Loyola Erromara joan zen haiekin batera. Han Paulo IIIaren eskutik Jerusalemerako baimena eta ordena santuak jasotzeko. 1537ko ekainaren 25ean apaiztu zen. Urte hartan, Jerusalemerantz bidaiatzeko aukeraren zain zegoen bitartean, apostolutzarekin jarraitu zuen nekazal eremutan, Vicenzatik hurbil. Veneziaren eta indar otomanoen artean liskarrak sortu zirenean Lurralde Santura bidaiatzeko itxaropenak ihes egin zion. Orduan, Iñigori (bere lagunekin batera) bere burua Aita Santuari eskaintzea beste aukerarik ez zitzaion geratzen, hark desira zuen lantegian ezar zezan. Horrela, lagunak Padua, Bolonia eta Sienan sakabanatzen ziren bitartean Erromara jo zuen Fabro eta Lainez lagun zituela. Ordurako, Loyolak argi ikusten zuen Parisetik zakuan ideia berdinak sartuta abiatu ziren lagunak indar gehiagoz batzeko premia eta beharra. Ildo horretatik, erabakigarriak izan ziren lehenengoz Venezian ezagutu ziren kleriko erregulardun zinez berrien (teatinoak) eredua, Ortiz doktorearen eta Contarini kardinal ospetsuaren eskutik Paulo IIIak emandako babesa eta, azkenik, Stortako (1537ko azaroa) esperientzia mistikoa. Edozein kasutan ere, 1539an, Iñigo ordena berri bat sortzen saiatu zen (Jesusen Konpainia), horretarako, urte horretako irailaren 3an Paulo IIIaren lehenengo ahozko baimena erdietsi zuen, eta beranduxeago, 1540ko irailaren 27an bulda lortu zuen. 1541eko apirilaren 19an, bere lagun guztien botoak eskuratuta Loyola institutu sortu berriaren lehen jeneral bihurtu zen. Sortzaile eta jeneral jarduera bi alditan garatu zuen, 1550eko Urte Santuak banatuta. Lehen aldian (1541-1549) apostolutza sustatu zuen Erroma (iskanbilak ahaztuz) Kristautasunaren eredutzat ezartzeko: Jardunkizunak zuzendu zituen, kristau-ikasbidea irakatsi zuen, arriskuan zeuden neskatoez eta eliztartutako emakume gortesauez arduratu zen, etab. Halaber, Ignacio izan zen, Inkisizioaren edo Erromako Ofizio Santuaren tribunala indartzeko lan gehien egin zuenetako bat. Modu berean, Ordenako lehen nobiziotza eratu zuen. Espiritu berrian bere seme zirenak prestatuz eta ondoren, Portugal, India, Espainia, Paris, Venezia, Alemania, Flandes, Trento, Kongo, Brasil eta Etiopiara bidaliz. Lehenengo seme horien artean ziren Ribadeneiria, Domenech, Polanco, Nadal, Pedro Canisio, Manareo, Palmio, Mercuriano eta Europara etorri zen lehen japoniarra, Bernardo... Francisco de Borja ordenara iritsi berria zen eta haren bidez, bere boto irrikagarrienetako bat ase zuen: Espirituzko Jardunkizunen Aita Santuaren baimena, 1548ko uztailaren 31n. Probintzian zehar (Goa, Gandia, Ingolstadt, Messina) esperientzia pedagogiko ugari pilatu ostean, Erroman jesuitak eta ez jesuitak apaiz modura prestatzeko kolegio bat sortzeko asmoa landu zuen, modu horretan, Aita Santuen hiria zientzia elizkoi erraldoi bilakatzeko (1549). Polanco Aitaren laguntzarekin, konpainiaren lehenenego eta bigarren Konstituzioak prestatu zituen (1546-1549) eta 1550eko Urte Santuan zehar, ordenako botodun guztiak Erromara deitu zituen Konstituzioak onartzeko. Bigarren aldia (1550-1556) Julio IIIak 1550ean egindako konpainiaren onarpen berriarekin hasi zen, helburuak eta barne-egitura xehetasun gehiagoz deskribatzen zituena. Haren ondotik, botodunek Konstituzioak onartu zituzten eta Ignaciok muzin egin zion jeneral kargua hartzeari, berak esan zuen moduan, egin zituen pekatuen eta akats ugarien ondorioz (1551ko urtarrila). Berez, Ignaciok bere misioa bete zuela uste zuen, eta, apika, gainerako ordenatan gertatzen zenaren eta gero Paulo IVak (Gian Pietro Carafa) egingo zuenaren aurka, betiereko jeneraltza bere interesak eramanda sartzearen inguruko momentuko eta etorkizuneko susmoei aitzakia oro kendu nahi izango zien. Botodun guztiek ezetsi egin zuten Ignacioren ukoa eta konpainiaren buruzagitzan jarraitu behar izan zuen. Dena den, garai hartan Aita Polanco eta Aita Nadalek are gehiago lagundu zioten eginkizun hartan. Orobat, urte horietan Kolegio Erromatar (1551) eta Germanikoa (1552) sortu zituen eta apostolutza pedagogikoaren ideia sakontasunez garatu zuen, konpainia irakaskuntzaren ordena bilakatzeraino (ikusmolde berriaren arabera). Konstituzioetako probintzien alde promulgarazi zuen, aldez aurretik hirugarrenez moldatu eta Obedientzia-gutunarekin (1553ko martxoa), Konstituzioen Sumarioarekin eta Arauetako askorekin gaineratu ostean. Bere ikasleen esanetan, Aita Gonzalez de Camarari (1553-1555) deskribatu zion bere bizitzaren kontakizuna. Horretarako, zenbaiten ustez, autobiografia mota berri bat (jadanik ez humanista) sortu zuen prosa sinple bat erabiliz.

Azken batean, Jardunkizunak emateko, protestanteak ziurtasunez eta maitasunez erakartzeko eta Etiopiako heretikoen eta zismatikoen batasuna lortzeko moduari buruzko arau garrantzitsuak hedatu zituen. Ignacio 1556ko uztailaren 31n hil zen, besikulako gaixotasun luze baten ondorioz. Bakarrik hil zen, sakramenturik gabe, Aita Santuaren bedeinkapena jaso gabe eta institutu berriak une zailak igarotzen zituen garai batean: Lainez hilzorian zen, Francisco Xabier Txinako kostaren aurren hil zen berriki eta Paulo IV Aita Santuak Kolegio Erromatarra arakatzeko agindua eman zuen, izan ere, Espainiaren aurkako gerra lehertzear zen eta Kolegioan armak aurkituko zituenaren beldur zen... Dena den, sortzailea hil zenean, dagoeneko konpainiak lau kontinenteetan zituen egoitzak. Hala, aukeraketa zorrotz baten ostean, hamabi probintzitan sakabanatutako mila kide baino gehiago zituen konpainiak, Indiakotik hasi eta Japonia eta Brasileraino.

Berez, konpainiari esker Ignaciok 1537ko Consilium reformationis delakoan agertzen ez ziren bi ohar gaineratu zituen Trentoko Elizaren erreforma-programan. Ohar horiek gerora eragin itzela izan zuten: alde batetik, espiritualtasun organiko eta eraldatzaile baten hedapena, Jardunkizunetan agertzen zena aintzat hartuz; eta beste alde batetik, gazteen heziketaren eta prestaketaren antolaketa burutsu bat, lehenik eta behin apaiz izango zirenei bideratua, eta, aldi berean, Europan, Amerikan eta Ekialde Urrunean garatuko zena. Teatinoekin eta beste kleriko erregulardun batzuekin gertatu bezala, apaiz-apostolutza zen hartara bultzatzera animatzen zuena eta ordenaren egitura juridikoaren berri ematen zuena, dena den, modu original eta kontsekuenteagoak baliatzen zituen horretarako: apostolutzaren derrigorrezko ekumenikotasuna, korurik eta baterako penitentziarik eza, duintasun elizkoien eta mojen gobernuaren ukoa, nobiziotza denboraren luzapena eta profesio nagusiaren atzerapen luzea, aurretik emandako boto sinpleen jite kanonikoa, etab. Gainerakoan, institutuaren egitura monarkikoa eta zentralizatua zen guztiz, buruan biziarteko jeneraltza bat zegoen, egitekoak zehazten eta banatzen zituena, probintzialak eta erretoreak izendatzen zituena eta ordenaren ondasunen jabe zena. Azpimarragarria da hurrengo mendeetan egitura juridiko horrek konpainiaren funtzionamenduari eman zion eraginkortasuna eta ondoren eratu ziren erlijio-ordena eta -kongregazioetan izan zuen eragina, baita Zuzenbide Kanonikoan ere, hainbat punturi beha. Ignacio de Loyola Eliza katolikoaren mistiko jatorrenetako izatera iritsi zen, bere Eguneroko espiritualean (1544ko otsailaren 2tik 1545eko otsailaren 27ra) ia ohikoak ziren esperientzia trinitarioetan islatzen denez. Hala eta guztiz ere, Ignacioren esperientzia mistiko gorena hari buruzko isiltasunarekin besarkatzen zela esan behar da; horrez gain, Ignaciok izaera zakar eta gizonkoia zuen eta bere ustez, bizimodu kristauaren xedea ez zen, mistiko renaniar handiek uste zuten moduan , Kristoren oinetan atseden hartzea, aitzitik, Jesusen estandartearen alde borrokatzea zen helburua, hura baitzen nagusi. Kristoren erreinuaren aldeko borrokan parte hartzea zen, bere ustez, Jesusen imitazio gorena. Ignaciok erreinu hori "quae Romana est" eliza hierarkikoan betetzen zela uste zuen, zeina Kristoren Gorputz mistikoa eta fededun ororen Ama baitzen. Naturaz haraindikoa estimu gorenarekin eta indar naturalen (hizkuntzen eta zientziaren ezagutza, ziurtasun edo antolaketa dohainak, etab.) erabilpenarekin lotzea zen Ignacioren beste ezaugarri bat, aszesiari uko egin gabe, jakina. Konpromiso aktiboa oinarri zuen pedagogia kristau hori modu bikainean egokitzen zen Mendebala, itsasoak menderatzeari eta kontinente berriak aurkitzeari esker, munduaren gidari bihurtuko zen garai batean. Azken batean, Ignacioren espiritua katolizismo barrokoaren espiritua da, eta Elizaren xedea Unibertsoaren xedearekin (Paul Claudelen hitzetan) nahasten den garai batean Ad maiorem Dei gloriam delakoa borrokarako dei sutsua bestetik ez da, milaka bihotz sutzen dituena. Gauzak horrela, Ignaciok elizaren nazioz haraindiko unibertsaltasunaren estimo gorena, askotan elkarren aurka dauden balore nazional ugarien estimu eta erabilpenarekin besarkatzea erdiesten du ekintzazko batasun bakarrean. Ildo horretatik, gogoan izan behar da Ignaciok bere garaiko subirano katolikoekin (elkarren artean gudan zeudenak) eta unibertsitateekin (hauek ere sarritan elkarren etsai) zituen harremanak; hots, bere komunitateetako frantziarren, italiarren, falndestarren, alemaniarren eta espainiarren artean eraiki zuen elkar-ulermena. Indar horiek elkartu zituen erreforma katolikoa gauzatzeko, elkarren arteko etsaitasuna gaindituta.

Loyolak antolaketa praktikoaren maisu handia zela erakutsi zuen. Egia da bere izaeran ez dela islatzen Francisco de Asisen edo Felipe Neriren berezkotasun tolesgabe eta eztia; baina, bere izaera kontsekuente eta gogoetatsua ez zen erakarpen zalu eta gozorik gabea. Horren adibide da bere semeek erakutsitako maitasun eztia, edo Lainez, Nadal edo Loartek erakutsi zutena, sarritan Loyolaren demanda gogorra jasan arren. Psikologia nazionalaren ikuspegitik, Ignaciok bere baitan euskaldunaren izaera errealista, gogoetatsu eta irmoa, XVI. mendeko Penintsulako nobleziaren ekumenikotasun- eta zaldun-idealarekin besarkatzen asmatu du modu paregabean. Ignacio 1609ko uztailaren 27an beatifikatu eta 1622ko martxoaren 12an aitortu zuten santu modura. Hala, uztailaren 31n bere omenezko jai liturgikoa ospatzen da. Esan gabe doa bi gertaera horiek interes eta bozkario handiz jarraitu zirela Euskal Herritik. Gipuzkoak eta Bizkaiak San Ignacio patroi zaindari berezi gisa hartu zuten (Gipuzkoan, 1620ko maiatzaren 10ean Zumaian egindako Batzar Nagusietan eta, Bizkaian, 1680ko azaroaren 5ean Gernikan egindakoetan, 1917ko urrian jaurerriko aginduzko jai aldarrikatu zelarik). Hala, jai hori elizaren aginduzko gainerako jaiak gordetzen diren moduan gordetzera derrigortu zen boto nagusi bidez. Haren semetako baten santu egite arranditsua ospatzeko xedez, Gipuzkoako probintzian, 1622ko apirilean Tolosan egindako Batzar Nagusietan, Batzarkide ziren herri guztietako udaletxetako aretotan San Ignacioren erretratu bat jartzeko eta probintziako parrokia-eliza guztietan San Ignacioren omenezko aldareak egiteko agindua eman zen. Baina debozioa are gehiago auspatu eta 1710eko maiatzaren 15ean Zumaian egindako Batzarretan urte bakoitzeko uztailaren 30ean (santu egunaren bezpera) egun guztiko baraua egiteko boto nagusia eman zen, ez egitekotan heriozko bekatua aplikatzeko baldintzapean. Boto hori, bizilagunen udaletxe orokorretan elkartutako kontzeju guztiek aho batez onartu bazuten ere, artzapezgo nagusiko zenbait klerok ez zuen onartu, horren ondorioz, bi aldeen artean etsiak hartu gabe eta tinko 1737ko udaberrira arte luzatu zen auzi zaratsu eta nekeza sortu zen. Arabak, bestalde, Ignacio San Prudencioren patroikide izendatu zuen.

Loiolako Santutegia izugarria euskaldunek bere santuari egindako monumentu itzela da. Hura eraikitzeko lanak 1689an hasi ziren, itxura batean Carlo Fontana arkitekto erromatarrak egindako planoei jarraiki, eta hainbat hamarkadaz luzatu ziren. Denbora horretan lanen gidaritza hainbat eta hainbat maisuren eskuetan izan zen, horien artean, Iberoarrak nabarmendu behar dira. Halaber, munduko hainbat txokotan jesuiten sortzailearen omenezko gurtza aldarrikapen ugari egin ziren. Horrela, eliza eta irakaskuntzako erakunde asko haren izena ezarri eta haren patroi bereziaren mende barneratu ziren. Ikonografia: Ignacio hil berritan hartutako igeltsuzko maskara gordetzen da oraindik, eta baita argizarizko beste bat ere, lehenengoan hustua, aurpegi osoa eta garezurraren aurreko aldea irudikatzen dituena. Argizarizko irudikapen horretan hantura bat nabaritzen da ezpainetan, hilotzetan ohikoa dena. Horrek argi erakusten du irudikapen horren zinezkotasuna. Hiru dira pintatutako erretratu zahar eta egiazkoak: lehenengoa, Jacopino del Contek Ignacio hil zen egun berean Erroman egindakoa (Jacopino, gainera, Loyolaren seme espirituala zen); bigarrena, Alonso Sanchez Coellok taxutu zuen Madrilen Aita Ribadeneiraren gidaritzapean; hirugarrena, Manareok eta aita belgiarrek asko estimatzen zuten anonimo batek egina. Azken hori eta Sanchez Coellok landutakoa egiteko, aurrean argizari edo igeltsuzko buru bana izan zuten jatorrizko maskaratik hustuak; aipatutako bi horietan eta oinarri modura erabilitako jatorrizkoetan, adituek diotenez, euskal garezurraren ohiko zantzuak nabaritzen dira argi eta garbi. Ignaciori buruzko ikonografia artistiko oparoan, gerora, badira lanketa azpimarragarriak: Montañes, Hernandez eta P. Le Grosek egindako estatuak, Alessandro Algardi eta R. Freminen behe-erliebeak, Rubens, Roelas, Carracci, Gaulli, H. Andrea Pozzo (San Ignacioren apoteosi ezaguna, izen bereko eliza erromatarrean) eta Salaverriaren margolanak.

Euskalduntasuna Iñigo Lopez de Loyolaren izaeran irudikatua. San Ignaciori buruzko bibliografian, neurri batean, etengabea izan da bere izaera eta obran nabarmentzen den gaztelaniaren aldebakarreko gorespena, bizkaierak (adiera zaharrean gaztelania) edo euskarak Ignaciorengan duen dirdira alde batera utziz edo, sarritan, ezjakinaren ezjakinez aipatu gabe utziz. Baimen gaitzatela, beraz, hemen ikuspegi akats hori zuzentzen lagunduko duten zenbait alderdi bakan jasotzen. Bestalde, alderdi horiek santuaren bizitza labur bat eskaintzea xede duen artikulu baten edukian nekez aipatu ahal izango genituzke. Hasteko aipatu behar da, Loyola deitura ez dela Errekonkistako Gaztela eszenatokitzat izango zuten balentria militar berri samarretatik abiatzen (santuaren zenbait historialarik Loiola deiturari Lupus in olla etimologia harrigarria ezarri diote, dorretxearen oholtzaren gainean zakarki grabatu dena...); aitzitik, Urola ibaieko beheko ibarraren baldintza latzen eta hura landu eta baitaratzeko gizakiak egindako ahaleginaren ondorio da Loyola, hala, leku loitsu edo lohitze gisa itzul daiteke ( loi loia izango litzateke eta ola lekuzko atziki sinplea, edo ugaritasunaren ol atzizkia eta a artikuluak osatutakoa bestela). Bi kasuetan ere, adiera beheko ibarrari edo Urolako arroan zeuden depositu alubialei atxikiko litzateke, Azpeitia eta Azkoitia artean kokatuta zegoena, San Ignacio jaio zen lekuan hain justu. (ikus horri dagokionez P. de Leturia: El Gentilhombre Iñigo López de Loyola, Bartzelona 1941, 14-15. or.). Ondoren, Iñigo Lopezek lehenengo urteak Loiola eta Azpeitiako erlijiozko giroan eman zituela aipatu behar da (ziur aski hamalau edo hamabost urte bete zituen arte, izan ere, Arevalora joan aurretik bazekien irakurtzen eta idazten), XVI. mendearen inguruan. Giro horri dagokionez, egia da Burgos, Iruñea eta Bermeotik iristen ziren kultura eta antolaketa elizkoi gorengoaren nolabaiteko eraginak ukaezinak direla, baina, hala eta guztiz ere, Gipuzkoako baserri zaharrean mamitzen den izaera motel eta atzeratu samar, baina, aldi berean, sano, sinple eta indartsua nagusitzen dira aipatutako eraginaren gainetik. Ildo horretatik, biografoek diotenez, santuak, bere azken urteetan, oraindik gogoan zituen haurtzaroan ikasitako euskal doinu eta dantzak. Hala, malenkoniak jota gaixorik zegoen semeari "Bizkaian usadio zen moduan" kantatzeko eta dantzatzeko prest agertu zen. Ignacioren hizkuntza eta estiloa dira baserriko odolak eta heziketak utzitako beste arrasto azpimarragarriak. Euskara haurtzaroan ikasi zuela zalantzan jartzea, soilik XVI. mendeko Azpeitiari buruzko ezezagutza izanez da zilegi. Goran aipatu dugun Leturiak dioenez, euskarak Iñigo Lopezen izaera osatzerakoan izan duen garrantzia eta idatzien exegesien izan duen garrantzia "ez da euskara zuzenean erabiltzeko moduan gotortzen, izan ere, euskaraz idatzitako bere gutunik ez da iritsi gure behatz artera; garrantzia hori Jardunkizunetan, Eguneroko espiritualean eta Ignaciok zuzenean eta esklusiboki idatzitako gainerako idazkietan erabili zuen gaztelanian euskal sintaxiak eta morfologiak izan zuten eraginean ezkutatzen da". Aita Placido Mujicaren arabera, San Ignacioren hizkuntzaren bitxikeria eta ezaugarrien sekretu sakon eta unibertsalena euskaran bilatu behar da: etengabeko elipsietan, infinitiboaren eta gerundioaren erabilera nekaezinean, infinitibo substantibatuetan, bihurkari okerretan, artikuluen eta izenordainen erabilera bitxian edo ez erabiltzean, euskarazko hiperbatonean eta baita zenbait esaldiren ia hitzez hitzeko itzulpenean (Bibliografian aipatuak, 53-62. or.). Are gehiago, aipatutako Leturiak zehazten duenez teknizismo gramatikal horietan "Ignacioren hasierako hizkuntza eta heziketa sumatzen da estiloaren arimari erreparatuz gero, kanpoko zertzelada eta distira orotatik urruna bezain trinkoa, barnekoia eta psikologikoa dena. (...) San Ignacioren garaian bizkaiera eta kantabriera izendatzen zenaren berezitasun nahastezinak, azaletik bada ere, aztertu dituen oro bat etorri da haren ezaugarriak zerrendatzerakoan kontzentrazio indibiduala, izaera gogoetatsua eta, berezkotasunez betea eta zertzeladatan hutsala zenaren hedapen motel baina ausarta aipatzerakoan, eta horren guztiorren ondorioa Simon Rodrigues portugaldarrak aipatzen zuen gogomen sendotasun paregabea"... Leturiari berari utziko diogu gaia zehaztasun osoz biribiltzen: "San Ignacioren pertsona eta obra, gauza guztien gainetik, graziaren ondorio dira; baina Probidentziak bere bideak prestatzeko baliatu zituen prestaketa eta euskarri naturalak bilatu nahi badira, ez da aski bere prestaketa militarra, eta bere bilbe hertsi eta zaldunezkoa errepikatu eta puztearekin. Gudariaren aldamenean, bihurketa-prozesuaren eta Jardunkizun eta Konstituzioen hastapenera eramaten gaituen behatzaile sarkor eta bakartia lekutu behar da, barnerakoia eta errealista, moldagarria eta originala. Izan ere, heraldikan agertzen diren eta leinuari dagozkion zerrenda eta otsoen aurretik, mendi eta belardietako korta eta gaztainadiak kokatu behar dira; eta Carlos V erregearen danbor hots inperialen durundiak iritsi aurretik, inguruko ermitetako ezkil zaharren nota gordeek urratu zuten Iñigoren arima..." (ikus, 48-51. or.). Castelar Meditaciones históricas en el convento de Loyola delakoan, santu gipuzkoarrari buzuko azterketa psikologiko bat egiten ahalegintzen da, honakoa ondorioztatuz: harrokeria eta munduko handikeriak izan ziren bere ekoizpen iturri bakarrak banderari zin eginez ad mayorem Dei gloriam aldarria bereganatu zuenean eta ordutik aurrera; gudarien buruzagi izateko gaitasunik ez zuenez, fraideen buruzagi izatearekin etsi zuena.

Koldo Larrañaga Elorza

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Loiola

El jesuita vizcaíno y los diablos de Alcalá

Raul Guillermo ROSAS VON RITTERSTEIN

Por cierto que es este un título digno de una comedia de segundo orden del Siglo de Oro español. Y de hecho no andamos demasiado errados, cuando nos ponemos a analizar lo que en el sitio nombrado ocurriera allá por el año de 1.635. Los documentos que cuentan la historia de este extraño paso de comedia, que en general puede llegar a resultarnos bastante impensado viniendo nada menos que de miembros de la Orden ignaciana, son mencionados por el padre Anselmo de Legarda en su libro “Lo ‘vizcaíno’ en la literatura castellana”1, tesis doctoral publicada en 1.954, y el material al cual hace referencia se encuentra en el “Memorial Histórico Español, Tomo XIII, Cartas de algunos PP. de la Compañía de Jesús, T.I”2, que hemos revisado en busca de mayores pormenores, como el mismo padre de Legarda recomienda ya que su trabajo específico no le permitió profundizar en el caso.3

Como sabemos, el mismo fundador de la Compañía pasó parte de su vida estudiando en Alcalá en 1.526, residiendo según él mismo lo deseaba, en el hospital de Antezana.4 Pero es una vez creada la Orden y a los 64 años cumplidos de la muerte del santo azpeitiarra cuando se comienza la erección de lo que luego sería el primer Colegio de la Compañía de Jesús en Alcalá de Henares, cuyo edificio es sede hoy de la Facultad de Derecho y fue sede ayer de las aventuras de los diablos y el vizcaíno que dan nombre a esta nota. El proceso no fue rápido, y el templo quedaría concluído aproximadamente en 1.624, en tanto que el Colegio, pese a hallarse en funciones desde mucho tiempo antes, se acabaría recién a fines del mismo siglo XVII. Estos datos someros sirven para darnos una idea de cómo sería el ambiente del instituto en el año en que tuvieron lugar las diabólicas andanzas.

Hoy, la universidad de Alcalá es la posesora de un edificio que apenas si conserva algunas líneas de lo que fuera casi 400 años atrás. Remontémonos entonces en el tiempo hasta la primavera del año de 1.635.

La primera mención de sucesos extraordinarios en el Colegio aparece en una carta firmada en Madrid el día 17 de abril del año ya citado, dirigida por el padre Alejandro de Andrade al Visitador, padre Pedro González y encabezada con la misma fecha pero referida a Alcalá. La carta en sí, que es la citada en su tesis por el padre Legarda, resulta altamente interesante más allá del hecho que narra, puesto que deja entrever el funcionamiento del sistema de informaciones dentro mismo de la genial creación ignaciana, y la capacidad de los encargados del mismo, quienesmás allá de la tan traída y llevada obediencia ciega y el perinde ac cadaver5, no se quedaban callados en el momento de opinar, aún cuando se tratara precisamente de criticar a sus superiores. En efecto, el padre de Andrade menciona y comenta el papel del Padre Provincial, de Visita en esos momentos, quien “...tiene por tan soberana su dignidad que no se le atreverá el diablo, del cual no sabemos que tenga hecho voto de obediencia a su Reverencia, ni aún propósito”6. Pero, ¿qué era en realidad lo sucedido, si había llegado hasta el punto de movilizar al mismo Padre Provincial7? Un hecho en apariencia digno de integrarse en los escritos que por esa época precisamente comenzaban lentamente a ponerse de moda en Europa Occidental8 y aún las Américas: el diablo y un súcubo o bruja habían irrumpido en la celda de un miembro de la Compañía. Y se trataba nada menos que de un vizcaíno. Todo había comenzado unos diez días atrás, es decir por el 7 del mismo mes de abril. En esa fecha y a la medianoche, un hermano, de nación vizcaíno y apellidado Zárate, “...empezó a dar voces; acudieron los vecinos y halláronlo medio fuera de la cama, asustado y espantado; quejábase de una mano, la cual tenía pautada y morada, como si la hubieran apretado entre dos tablas, y bien dolorida. Dijo que un duende o bruja, porque tenía forma de mujer, y la acompañaba el diablo con hocico de puerco, había apretado y tirado de élla, queriéndosele llevar, y que él se resistía y le tenía ya casi fuera de la cama. Causó esto gran miedo en el Colegio y alboroto en toda la gente moza; vivía en la casa de la señora Doña Catalina, según he oído. El P. Provincial lo sintió mucho, y dijo que era imaginación y sueño, y no estuvo lejos de castigarle para quitar un miedo con otro miedo, y á no haber quedado señal en la mano, sospecho lo hiciera.”9

Foto: Adri porteña.

Cabe imaginarse la conmoción, en especial entre la “gente moza”, como señala el padre Andrade. Y las medidas tomadas fueron las lógicas. A la siguiente noche, el hermano merecedor de tan ingrata visita, nuestro vizcaíno, dormiría acompañado, y además una guardia de varios otros padres descansaría en el piso superior, preparada a acudir ante cualquier novedad. Por supuesto se exorcizó la habitación y se dispusieron en ella algunos elementos del culto. Pero el jueves 12, a medianoche, volvería el diablo por sus fueros, que también se comportaba como un vizcaíno por lo visto (tal vez hubiera acompañado desde Euskal Herria al hermano Zárate, casos ha habido): “...oyeron todos un ruido como de caballo que venía por el tránsito, al cual dispertaron; la ventana se abrió como si hicieran gran fuerza; el paciente dió voces: ¡que entra, que viene, que me coge, que me lleva! Volvió el rostro hacia el P. Bermudo; él se cortó de miedo; los de arriba bajaron, y entrando, le hallaron desnudo, tendido en el suelo, yerto y sin pulso. Sospecharon que era muerto; volvió en sí, y dijo que una moza de buen parecer, acompañada de un demonio en la forma dicha, que entró por la ventana, le había por fuerza abrazado y le quería hacer sacar por ella. El P. Bermudo testifica que sintió el ruido como que luchaban: el P. Provincial dice que es imaginación y que le quiere llevar á que duerma en su aposento...”10 En este punto se insertan las líneas del autor acerca de las actitudes del Provincial que destacábamos más arriba. Y cierra su carta el padre Andrade diciendo que se encuentra a la espera de más noticias, pero que cree que “...han puesto silencio, porque se calla”.

Y el tiempo sigue transcurriendo, y por lo visto no sería esa la última de las curiosas visitas que recibiría el suponemos que angustiado vizcaíno Zárate de las potencias rebeldes al Creador, según podemos constatar. Así, el 3 de mayo del mismo año vuelve a surgir el problema en comunicaciones de la Compañía. En esta ocasión es el padre Bernardino de Alcocer quien escribe desde Madrid al padre Rafael Pereyra en Sevilla, una larga carta cargada de noticias y sucesos de España y de toda Europa. Curiosamente el inicio de la misma está dedicado a la historia del hermano Zárate. La explicación que plantea el padre Alcocer es bastante clara: “De Alcalá escriben mil cuentos ó verdades de la bruja: ficción por haber sucedido en tal sugeto como fue el hermano Zárate, verdad por los efectos ciertos que mostraban. Ello parece ser el haberse aficionado de él alguna mujer, y poniendo los medios que á ella le parecieron más eficaces, le persuadió cuatro o cinco noches con visiones, algunas veces tiernas, otras temerosas. La verdad se esté en su lugar, pero en este punto es cierto que no la dejan, pues es controvertido el parecer y el miedo muy somero, y el más alentado al anochecer andaba con sus temores a cuestas para buscar donde dormir: ya esto se ha acabado.”11

Las cosas comienzan a verse como debieron ser y el demonio inicia el regreso a su sombría mansión. El religioso vizcaíno es ya un sujeto “tal... como fue...” ¿Acaso es la voz del padre Alcocer lo que luego será tenido por oficial dentro de la Orden? No podemos olvidar esa pequeña reflexión al final de la carta del padre Andrade en cuanto a que habían “puesto silencio” al tema. Si bien la versión de Alcocer, posterior casi un mes a los sucesos, deja entender que se ha tratado de un asunto de faldas, queda un cierto espacio abierto a lo sobrenatural en cuanto a que, como se deduce de su cita, esos medios de persuadir “con visiones” al hermano Zárate no parecen muy normales. Pero las cosas no habrían de detenerse aquí.

Es digno de resaltar a estas alturas que, en una forma aparentemente curiosa, lo que más llama la atención de todos los implicados en el hecho es con claridad la presencia de la bruja antes que la de su señor. Lo extraño de esa postura radica sin duda en que esta es la época, como decíamos al principio, en que el complejo brujeril comienza a extenderse de forma grave por Europa, tal vez favorecido por las atrocidades de las guerras de religión. Tampoco podemos olvidar para este caso en especial que los procesos de Logroño habían tenido lugar hacía apenas un cuarto de siglo y seguramente estarían presentes en el pensamiento de los religiosos. En todo caso es un indicador nada despreciable y además significativo, del estado de cosas, el que sea la bruja el verdadero protagonista del caso, mientras el diablo apenas aparece como un comparsa algo ridículo, Celestino de las visitas de su seguidora. Pero, como decíamos, las cosas empiezan ahora a complicarse, como se deduce de otras cartas referidas al tema y cuyo contenido nos permite además comprender que lo que exponía el padre Andrade al final de su carta no era aventurado y que existió un serio interés por silenciar el asunto. En efecto, el alboroto, por razones que permanecen ocultas al no ser mencionadas en las cartas, pero que podemos deducir sin demasiado riesgo, amenaza con hacer renunciar a varios alumnos del instituto. Veamos:

Foto: tableatny.

El 22 de junio, una carta firmada por el padre Pedro de Avilés indica que “Por si allá no se supiere lo de Alcalá, dicen que todo fue ruido y mentira aquello del diablo que se aparecía y que otros demoñuelos llenos de travesuras ha habido, de que ha resultado que algunos, temerosos del castigo de la Compañía, han acudido á la suprema Inquisición y al Nuncio, diciendo tienen de que darles cuenta si los amparan y dan pasaporte para que no los molesten en la Compañía”.12

El 10 de julio escribe desde Madrid el padre Sebastián González al padre Pereyra: “...siempre las cosas crecen por la distancia y así no es maravilla que lo de Alcalá corra por los mismos lances que otras cosas que se dicen y escriben. Lo cierto es, que es mucho menos de lo que en la suya significa: el principio ha sido amistades particulares de unos con otros como de ordinario las suele haber entre gente moza, [...] y otras muchacherías de este género y que nacen de estos principios. Esto estaba ya entre ellos compuesto; luego hubo no sé qué sentimientos fundados en si éste era mas amigo del otro, y empezaron al fin de la visita a sindicarse unos á otros, con lo cual muchos se han puesto del codo y dichose algunas cosas que tienen más de encarecimiento que de verdad: Hasta agora, fuera de dos que se han sacado de Alcalá, no se ha hecho más demostración, porque según he entendido no se convinieron los PP. Consultores y se ha remitido a nuestro Padre...”

Y el 7 de agosto desde Valladolid el padre Francisco de Ribera, también a Pereyra: “...en lo que toca á lo que V. R. me dice le avise de este Colegio, respondo que lo que yo he sabido, y no he sido el que menos, es lo que diré, que ya me ha dado el Padre Rector licencia para hacerlo. Estando visitando el P. Provincial sucedió lo de la bruja, como V. R. ya sabe; de aquí comenzaron a decir unos que era mentira, y otros que era verdad; con que se azoraron algunos, y dicen que se hicieron algun tiro con indicaciones. Fué el P. Provincial á Madrid, sin dar castigo ninguno por las faltas que había hallado, para consultarlo con los consultores; de aquí les nació grande recelo; y temiendo el H. Zárate y el H. Juan Herminio que los habían de encerrar, hizo diligencias el H. Zárate con el Nuncio para que lo llamase. Enviólo á llamar con una carta, y cogiéronsela porque él mismo la enseñó; y viendo que por esta parte no había órden, dijo que tenía que ir a la Inquisición. Lo mismo decía su maestro, que por defender a su discípulo, dejado llevar de una cólera demasiada (es algo más que loco), dijo que él tenía también que sindicar. Lo mismo dijo el H. Juan Herminio, pareciéndole buena ocasión para escaparse de la penitencia que tenía; y aún dicen comunmente que él fue el que los instigó a que hicieran esto. Sucedió esto mientras quiete y mientras primera mesa, causa de que hubiese grandes voces; y por lo que podía suceder que algunos no pensasen que había cosas de importancia, puso el P. Rector precepto que no se escribiese esto. Fueron á Madrid, y lo que sindicaron fue cosa de tan poca monta, que juzgaron los inquisidores que no era digno de escribirse. Hé aquí, V. R., brevemente sumados los ruidos que tanta campanada han dado. En lo que V. R. me dice del papel que pusieron en nuestra puerta, es falsísimo, que no ha habido tal cosa, y lo que V. R. dice que pedían veintiocho irse á sus casas, es tan falso, que solo el hermano Juan Herminio lo había pedido, y ya cuando esta escribo le han despedido, y me parece que harán lo mismo de los otros dos [¿Zárate y su maestro?, n. d. a.], con que quedará este Colegio como un Paraíso...”13

Otra carta en fin, del 28 de agosto y desde Madrid, anuncia la expulsión del padre Juan Jerónimo. Dados los errores en la transcripción de los originales, es posible que se trate en realidad del que hasta ahora venía siendo llamado hermano Juan Herminio, a menos que se refiera al ignoto maestro del vizcaíno.

En suma, nunca podremos saber qué fue lo que en realidad sucedió. Apenas que el sistema de control de la Compañía obró de maravillas en el asunto y, haya habido o no intervenciones del hostis antiquus en el problema con el hermano Zárate, sin duda salió triunfante aún sin quererlo, puesto que por lo menos dos miembros de aquella debieron abandonar el Colegio alcalaíno y las tropas ignacianas. Como reza aquel viejo refrán castellano, es mejor “a la lumbre y al fraile no hurgarles, que la lumbre se apaga y el fraile se arde”. Es de esperarse que el ex hermano vizcaíno haya tornado a su patria, en donde sin duda otras mejores sorgiñak le aguardarían, para hacerle olvidar el enredado negocio madrileño.

1 De Legarda, P. Anselmo: “Lo ‘vizcaíno’ en la literatura castellana”, Biblioteca Vascongada de los Amigos del País, Donosti, 1.954.

2 Real Academia de la Historia: “Memorial Histórico Español, T. XIII, cartas de algunos PP. de la Compañía de Jesús”, Madrid, Imprenta Nacional, 1.861, 545 pp.

3 Julio Caro Baroja en “Vidas mágicas e inquisición”, (Madrid, Istmo, 1991, 454 pp.), Vol. I, p. 111, nota 5, menciona el caso sin detenerse en pormenores.

4 “56. Acabados dos años de estudiar, en los cuales, según le decían, había harto aprovechado, le decía su maestro que ya podía oír artes, y que se fuese a Alcalá. Mas todavía él se hizo examinar de un doctor en teología, el cual le aconsejó lo mismo: y ansí se partió solo para Alcalá [...] Llegado a Alcalá empezó a mendicar y vivir de limosnas [...] Y pasando a este tiempo el que tenía cargo del hospital nuevo de Antezana, mostrando pesar de aquello, le llamó, y le llevó para el hospital, en el cual le dió una cámara y todo el necesario. 57. Estudió en Alcalá cuasi año y medio; y porque el año de 24o en la cuaresma llegó en Barcelona en la cual estudió dos años, el año de 26 llegó Alcalá, y estudió términos de Soto, y phísica de Alberto, y el Maestro de las Sentencias. Y estando en Alcalá se ejercitaba en dar ejercicios espirituales, y en declarar la doctrina cristiana: y con esto se hacía fruto a gloria de Dios...” (Autobiografía de san Ignacio de Loyola disponible en Internet, www,jesuitas.es, “Biblioteca básica del cristiano).

5 Idea que por otra parte no es del todo ignaciana ya que, más allá de su expresión en las Constituciones de la Compañía, aparece en escritos del Seráfico de Asís.

6 Op. Cit., p.170.

7En ese momento el padre Miguel de Oreña, puesto que el padre Alonso del Caño, que había comenzado su trienio en 1.633, había sido enviado como visitador a la provincia de Toledo (cf. Del Ser Pérez, Fernando: “La provincia jesuítica de Castilla en el Archivum Romanum Societatis Iesu”).

8 No podemos dejar de recordar el famoso caso francés puatevino de Loudun, precisamente del año de 1.633.

9 Op. Cit., p. 169.

10 Op. Cit., p. 170.

11 Op. Cit., pp. 180/1.

12 Op. Cit., p 181.

13Op. Cit., pp. 232/3.

No hay comentarios:

Publicar un comentario